
Eskatutako ikerketa: Dokumental formatua ikertu
Garatutako proiektua: DISONANCIABECEDARIUM
Nahikoa izango litzateke 27 hizki hauek modu egokian konbinatzea edozein gauza izendatu eta azaltzeko. Baita hitz eta hizkuntza berriak asmatzeko ere. Edo artista eta enpresen arteko elkarlaneko proiektu baten inguruko pelikula bat egiteko.
Antzinako zineetako pantailak zuri-beltzezko The End batekin amaitzen baziren, zinearen historiaren “A” letra irudi-faktoria batean hasten zen: Obreros y obreros saliendo de la fábrica Lumière (1895). Zenbat aldiz ahalegindu naiz dokumental honen grabazioan keinu horiek berreskuratzen? Askotan. Are gehiago, esango nuke, bederatzi hilabetetako laneko prozesu dokumental guzti hau artistek enpresa eta estudioetan egindako sartu-irten mordoska bat baino ez dela. Helmuga. Irudi, ahots eta soinuen erregistroa. Irteera.
Horrela joan da osatzen pelikula hau: letraz letra, bisitaz bisita, grabazioz grabazio. Horrela joan da osatzen pelikula–alfabeto hau, hitzekin, irudiekin, eta Disonancias esperientzia zein hitzekin definituko zuten egindako galderari parte-hartzaileek emandako erantzunekin.
Aldi berean, blog batean agertarazi da Victor Iriarte eta EiTBren artean garatu den lana.